Badator errigora

By | urria 21, 2015

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina laster dator: Urriaren 21etik azaroaren 8ra izango da aurtengoan saskia eskatzeko tartea. Nafarroako Hegoaldeko kalitatezko produktuak hartu eta, keinu berean, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari eta ekoizpenari bultzada emateko tartea.

Ilusioz ekin nahi diogu aurtengo kanpainari, Herrietan eta sarean kanpaina zabaltzen diharduten lagunak, zein ikastolak, Sortzen elkartea, eta AEKk beraien eremuan lantzen dutena, ekoizleak, nekazariak, Nafarroako hegoaldeko euskaltzaleak denak euskararen eta bertako ekoizpenaren alde bat eginda.

Aurtengo txostena irakurtzeko

Eskolako sarrera nagusian duzue otarra ikusgai. Admisnistrazioan eskaerak jasoko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude