Berdintasunerako Foroaren bus ibiltaria, Astigarragatik Ordizira

By | urria 21, 2015

Astigarragako Udalak antolatuta, atzo Berdintasunerako Gunearen autobus ibiltarian bideo emanaldia egin zen Indarkeria sexistaren aurkako matazak proiektua aurkezten duen dokumentala eskainiz. Ondorengo mintzaldian, Harituz Emakumeen Elkarteak indarkeria sexistaren aurka duen proiektua ezagutzera eman zuen. Astigarrako Herri Eskolako haurrek aukera izan zuten autobusean prestatuta dauden unitate didaktikoekin lan egiteko.

Foroaren barruan baita ere, abian da Herritarrei zuzendutako Eusko Jaurlaritzako programa parte hartzailea bat: Emakumeak Memoria eraikitzen, Memoria Plaza,. Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren eskutik, eta Memoria, Bizikidetza eta Giza-Eskubideen Institutuaren sorrerarekin bat eginez, emakumeen memoriaren inguruan idatzizko edo grabaturiko testigantzak jasotzeko helburua du. Euskal Herrian emakume horiek indarkeriaren ondorioz jasan dituzten ondorio eta esperientzia propioak jasoko dira: Gerra Zibila, diktadura frankista, terrorismoa, … Testigantza hauek www.memoriaplaza.eus web orrialdean kokatu beharko lirateke.

Metro Bilbaok ere hasi du Metroko sarreren zorroetan Emakunde eta Foroaren leloak txertatzeko kanpainarekin.

Foroaren barruan baita ere, atzo Gasteizko Montehermoso kulturgunean Equala Iniciativas Consultoría Social enpresak tailer-ponentzia bat aurkeztu zuen: Kultura anitzak, nola txertatu hezkidetzan?

Gaur Ordizian izango da autobusa, bertako Urdaneta Oianguren ikastetxe publikoko ikasleak Ianire Estebanezen “Nortasun digitala eta sare sozialak, irudikapenak eta eredu sexistak” hiztaldia entzuteko aukera izango dute. Ekonomisten Euskal Elkarteak ere gaur bere egoitzan honako jardunaldia antolatu du: Iraulitako piramidea: Antolakuntza piramidalen eta hauek finkatzen dituzten egitura kontzeptualen inguruan gogoeta egiteko Saioa.

Informazioa gehiago Emakunde aldizkarian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude