Lan poltsa osatzeko deialdia

By | maiatza 25, 2016

GE_logotipoa-JPEGASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLAKO GURASO ELKARTEA  

 

LAN POLTSA OSATZEKO DEIALDIA:
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAKO HEZITZAILEAK

Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko ekintzetako hezitzaileen lan poltsa osatuko du 2016-2017 ikasturtean honako ekintzetan sor litezkeen beharretarako:

  • Eskola kirola
  • Judoa
  • Dantza
  • Sormen tailerra
  • Antzerkia
  • Argazkilaritza

Lan-poltsan izena emateko honakoak aurkeztu behar dira:

  • Eskabidea
  • Curriculum Vitaea (euskaraz aurkeztu behar da)

Eskabidea eta CVa bidali behar dira emailez, honako helbidera (mezuaren gaian “lan poltsa” eta ekintzaren izena aipatu behar dira): gurasoelkartea@astieskola.eus
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da ekainaren 10ean.

Eskabidea egiteko eredua eskuratzeko egizu klik hemen (edo eskatu goiko emailera mezua bidalita).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude