LOMCE / Heziberri EZ!

By | urria 25, 2016

Familia estimatuak!

Datorren urriaren 26rako, asteazkenerako, hainbat mobilizazio deitu dira LOMCE-HEZIBERRIren aurka. Zoritxarrez, irakaskuntzan nagusi diren hiru sindikatuak (ELA, LAB eta STEILAS) ez dira adostasunera iritsi arrazoi ezberdinak direla medio eta deialdia ez da bateratua izan.

Gure eskola komunitateak behin eta berriz agertu du jarrera bateratua bai LOMCEren aurka eta bai murrizketen kontra ere eta oraingo honetan, batasun hori lehenetsi nahian, denok elkartuko gaituen proposamena adostu dugu:

Asteazkenean, arratsaldeko 16:30ean, eskolako jolastokitik abiatuz Joseba Barandiaran plazara jaitsiko gara kalejiran honako hauek aldarrikatuz: LOMCE/HEZIBERRIRIK EZ!, ERREBALIDARIK EZ!! MURRIZKETARIK EZ!,

GUK GEURE HEZKUNTZA!!!

Ulertuko duzuelakoan eta asteazkenean gurekin bat egingo duzuelakoan, jaso ezazue gure agurra.

 

ASTIGARRAGA HERRI ESKOLAKO IRAKASLEAK

lomce-ez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude