100da100 200 orduz euskaraz

By | urria 28, 2016

100

Astigarragako Herri Eskola eta Guraso Elkartea “100 da 100 200 orduz euskaraz” egitasmoa antolatzen aritu gara Mundarro, AEK, Xaguxar, Musika eskola, Gazte lokala eta Astigarragako udalarekin batera.

Eskola komunitateko kide zaren heinean, gurekin parte hartzera animatu nahi zaitugu: Gure eskolako 23 irakasle, 3 hezitzaile, jangelako 16 begirale, eskolaz kanpoko 14 begirale, 2 garbitzaile, Guraso Elkarteko 17 guraso, 6. mailako ikasleak, eskolako atezaina eta GEko koordinatzailea gara oraingoz izen eman dugunok, eta gurekin batera parte hartzera animatu nahi zaitugu. Azaroaren 4ra arte duzu izen emateko aukera, antolatzaileon edozein egoitzatan.

Zer egingo dugu?
Azaroaren 26tik abenduaren 3ra euskara hutsean bizitzeko erronka izango dugu. Helburua Astigarragako euskararen erabilera areagotzea da, eta horretarako bakoitzak esperientzia pertsonal hau biziko du, euskarari eustea zailen egiten zaion uneez jabetzeko eta euskarari leku gehiago emateko.
Ingurukoek beste hizkuntza batean hitz egin arren, ulertzen zaituzten bitartean euskarari eustea da erronka. Irribarrea lagun, aho baten irudia duen txapa eramango duzu gainean.  Euskaraz hitz egiten jakin ez arren ulertzen baduzu, belarri baten irudia duen txapa eramango duzu. Ingurukoak zuri euskaraz egitera animatzea eta ahal
duzun heinean euskaraz hitz egiten saiatzea izango da esperientzia hau babesteko modua.
Egoera batzuk zailak egiten zaizkizula eta ez dakizula nola jokatu? Azaroaren 12an 9.30-13.30 artean euskaraz bizitzeko estrategiak lantzeko tailerra egingo dugu. Bertan izen eman dezakezu azaroaren 4a baino lehen. Tailerraren ostean, argazki erraldoia aterako dugu herritarrak parte hartzera deitzeko.

100da100200

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude