Imanol Urbietaren omenez

By | abendua 20, 2016

Urtero bezala, Astigarragako Herri Eskolako ikasle, guraso eta irakasleok Santomas eguna ospatu genuen pasa den larunbatean, hilak 17.

Egin ohi dugun bezala irakasleok jaialdia ireki genuen, eta aurten ekitaldi honi esanahi berezia eman nahi genion  joan berria den Imanol Urbietari omenalditxo bat eginez. Gure eguneroko jardueran presente ditugun kantak aukeratu genituen denok batera aritzeko.

Utzi diguzun altxorragatik, mila-mila esker, Imanol!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude