Korrika txikia

By | apirila 6, 2017

 

Dakizuen bezala, asteartean ikasle batzuek parte hartu zuten, herriko beste eragileekin batera, Otxandiotik atera eta Iruñean amaituko den Korrikaren edizio honetan. Datorren ostiralean, ordea, Korrika Txikia ospatu nahi dugu eskolako ikasle guzti-guztiek parte hartu ahal izateko.

Horrela, goizean HH 2 urteko ikasleak (LH 4koek lagunduta) eta LH 1ekoak (arratsaldean igerilekuan daude) aterako dira eskolatik frontoira, 10:30ean. Arratsaldean, beste guztiak. Ikastalde bakoitza kamiseta kolore berdinarekin etortzea komeni da, honela:

2 urte / LH4      GORRIZ 3 urte / LH5      BERDEZ 4 urte / LH2      ZURIZ
5 urte / LH 3     URDINEZ LH1 / LH6         BELTZEZ

Arratsaldeko 15:30ean abiatuko da eskolatik aurreneko ikastaldea eta honako ibilbidean zehar gehitzen joango zaizkio ikastalde guztiak:

Eskola, Foru Enparantza, Kale Nagusia, Galtzaur, Lanberri,
Pelotari, berriro Nagusira sartu eta eskolaraino.

Amaieran, aurtengo Korrikaren abestiaren doinuaz dantzatuko dugu eskolako jolastokian.

Ekitaldi horrekin, bide batez, 2. hiruhileko hau amaituko dugu eta oporrei hasiera emango diegu apirilaren 24ra arte.

Gogoratu beheko solairuko gakoetan galdutako edo ahaztutako arropak daudela. Hauek jasotzeko azken eguna ostirala, apirilak 7, izango da. Eskolan geratzen direnak Caritasera eramango ditugu.

Opor onak izan ditzazuela, apirilaren 24ra arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude