Lan poltsa deialdia: eskolaz kanpoko ekintzetarako begiraleak

By | ekaina 27, 2017

Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsa zabalduko du 2017-2018 ikasturtean hauetan sor litezkeen beharretarako:

  • Antzerkia
  • Sormen tailerra
  • Dantza
  • Xakea
  • Judoa
  • Eskola kirola:
    • Benjaminak: errugbia, saskibaloia, futbola, eskubaloia…
    • Alebinak: esku pilota, pala, saskibaloia, atletismoa, futbola eta txirrindularitza.

Lan-poltsan izena emateko honakoak aurkeztu behar dira:

  • Eskabidea
  • Curriculum Vitaea (euskaraz aurkeztu behar da)

Eskabide orria eta jarraituko den puntuazio irizpideen zerrenda www.astieskola.eus web gunean aurki daitezke.
Eskabidea eta CVa emailez bidali behar dira, honako helbidera (mezuaren gaian “lan poltsa” eta ekintzaren izena aipatu behar dira): gurasoelkartea@astieskola.eus

Eskabideak aurkezteko epea Irailaren 1ean amaituko da.

 


Eranskinak:

 

Iñigo Olasagasti Agesta/ Izarne Zelaia Arratibel
Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartea.

Harremanetarako: 695 442 832 / gurasoelkartea@astieskola.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude