2018-19 matrikulazioari buruz

By | urtarrila 18, 2018

2018/2019 ikasturterako izenemate epea irekitzear dagoenez, zuengana jotzen dugu herriko eskolaren berri helarazteko asmoz.

Hezkuntzan urte luzeetako esperientzia duen Astigarragako Herri Eskola gara. Guraso eta irakasleok  elkarlanean ari gara kalitatearen bermea aurrean dugula.

Eransten dugun esku-orrian, gure eskolako ezaugarriak ikusi ahal izango dituzue, eskaintzen ditugun zerbitzuak barne. Informazio gehiago nahi izanez gero, guregana jo dezakezue eta bisita bat egiteko hitzordua adostuko dugu.

Izenemate epea bai internetez : (www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila), bai eskolan bertan ere, honako hau da:

                                       Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra

Epe horretatik kanpo ezinezkoa izango da izenematea, beraz, adi ibiltzea eskatzen dizugu.

Dagoeneko egun horietarako hitzorduak ematen ari gara. Etortzeko asmoa baduzu, deitu ahalik eta lehenen.

 

Argibide gehiago edo matrikula txanda hartzeko:

943 55 12 62 telefonoan izango gaituzu.

Aurrematrikula egiteko ekarri beharrekoa
  • Karnet tamainako 2 argazki
  • Familia liburuaren kopia
  • Guraso edo legezko arduradunen NA kopia
  • Kontu korrenteko 20 zenbakiak
  • Errolda agiria


Oharra:
matrikula online eginez gero, aurreko dokumentazio hau ere ekarri behar da ahalik eta azkarren eskolara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude