Eskola kirola: ordutegia 2018/11/17

By | azaroa 14, 2018

Kaixo, familiak:

Hemen duzue asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldiaren ordutegia.

LH3 eta LH4ko Benjaminek, ekintza berezia izango dute asteburuan. Kasu honetan NATURA JOLASAK izango dira eta ekintza FAMILIARRA izango da, beraz, senitartekoak gonbidatuta zaudete seme-alaba, iloba, biloba edo anai-arrebekin jolasean aritzera. Ez ezazue aukera galdu! Hernaniko AVE MARIA parkean izango da, kiroldegia eta piszina irekien artean dagoen parkean.

Alebinek ere jardunaldi berezia izango dute. Kasu honetan SOFBOL saioa izango da, beisbol amerikarraren oso antzekoa den kirola. Orioko Bate Bizkorrak Sofbol klubetik etorriko dira saioarekin laguntzera. Landaren (Hernaniko errugby zelaian) izango da.

Besterik gabe, ondo pasa guztiok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude