Eskola kirola: ordutegia 2019/02/02

By | urtarrila 31, 2019

Kaixo, familiak:

Hemen duzue asteburu honetako eskola kiroleko ordutegia.

Benjamin mailako ikasleek ohiko jardunaldia izango dute. Oraingoan saskibaloiko saioa izango da.

Alebinek aldiz, jardunaldi berezia izango dute. Bailarako gainerako ikastoletako eskola kiroleko partaideak Astigarragan elkartuko dira eta kiroldegian irristaketa saioa izango dute goiz osoan zehar.

Besterik gabe, ondo pasa guztiok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude