Asteartean, 14:00 etan, eskola itxi egingo da

By | martxoa 22, 2019

Jakinarazten dizuegu datorren martxoaren 26an, asteartea, hauteskunde sindikalak ospatuko direla Irakaskuntza Publikoaren sektorean, eta Hezkuntza Sailak egun horretan goizeko jarduna egitea erabaki duela.

Beraz, egun horretan:

12:00etan amaituko dira goizeko klaseak eta arratsaldean ez da klaserik izango.

Jangelak ohiko ordutegia izango du eta bertan geratzen diren ikasleen bila 14:00etan etorri beharko duzue. Egun horretan ez baduzue jangela erabili behar, mesedez, denboraz abisatu. Gogoratu ere 14:00ak baino lehen jangelatik atera nahi duten LHko ikasleek ohar idatzia ekarri beharko dutela.

Eguerdiko eskolaz kanpoko ekintzak 14:00etan amaituko dira ere.

LH1eko ikasleek ez dute igeriketarik izango (eta ezin dira bertara eraman eskolaren izenean).

HH2 eta HH3ko ikasleek ezingo dute siestarik egin.

Barka endredoak eta ondo izan.

Zuzendaritza Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude