Eskola kirola: Ordutegia 2019/03/30

By | martxoa 28, 2019

Kaixo, familiak:

Hemen duzue martxoak 30 larunbat honetako eskola kiroleko jardunaldia.

Jakingo duzuenez, 2019ko Korrika gerturatzen ari zaigu eta horren harira korrika kulturala ospatuko da Astigarragan. Eskola kiroleko jardunaldia bertan ospatuko da larunbat honetan, Mundarroren eskutik Klika! abestiaren dantza tailerrean parte hartuz. Horrez gain, 11:00etatik aurrera herriko hainbat eragileren eskutik haur eta gazteentzat ekintza ezberdinak izango dira, beraz, hauetan ere parte hartzera gonbidatuta zaudete guztiok.

Besterik gabe, ondo pasa guztiok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude