Eskola kirola: Ordutegia 2019/05/04

By | maiatza 2, 2019

Kaixo, familiak:

Hemen duzue maiatzak 4 larunbat honetako eskola kiroleko jardunaldia.

Benjamin mailako neska-mutilek esku pilota eta pala saioa izango dute Astigarragako frontoian.

Alebinek berriz jardunaldi berezia izango dute Lasarten. Natur jarduerari lotua dagoen orientazio saioa izango dute. Dohako autobusa izango dute joan-etorria egiteko. Donostia ibilbideko Ibai-lur jatetxearen aurreko autobus geltokian izango da irteera 11:15ean eta itzulera bertan 13:15 inguruan.

Besterik gabe, ondo pasa guztiok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude