Balioak

ESKOLA KIROLA: GURE BALIO ETA OINARRIAK

Eskola-kirola jarduera hezitzaile gisa ulertzen dugu, gure seme-alaben hezkuntzaren osagai eta osagarri gisa.

Ondoko balio hauetan oinarrituta eraiki nahi dugu eskola-kirolaren programa eta lan egingo dugu hezkuntza komunitatearekin, gurasoekin, udalarekin eta kirol klubekin balio horiek partekatu eta sustatzeko.

  • Kirolak ezagutu: gure seme-alabek askotariko jarduera fisiko eta kirol jarduerak probatu eta ezagutzea nahi dugu, orain eta etorkizunean kirola eta jarduera fisikoa beren bizimoduko osagai izan daitezen.
  • Kirolean gozatu: gure seme-alabek kirola eta jarduera fisikoa eginez gozatzea nahi dugu, lehia itsu eta puntuazioetatik haratago.
  • Lehiakortasun zintzoa: lehiakortasun zintzoa sustatu nahi dugu, puntuazio eta sailkapenak lehenetsiko ez dituena.
  • Harreman onak: Adiskidetasuna, berdintasuna, elkarlana, eskuzabaltasuna eta beste ikastetxekoekin harreman ona bultzatu nahi dugu.
  • Errespetua: Errespetuz jokatzea nahi dugu arbitroekin, kideekin, begiraleekin, gurasoekin…
  • Talde lana: kirol jardueretan talde lana eta elkarlana sustatuko ditugu, bakoitzaren doai eta trebetasunen gainetik taldea eta taldekide izatea
  • Ardura, konpromisoa eta arauak: Taldeko arauak arduraz betetzea sustatuko dugu (asistentzia, puntualtasuna, materiala eta instalazioak zaintzea, higienea…).
  • Ikaste-irakaste prozesuan, autoestima, motibazioa eta berdinen arteko ikasketa ere landu nahi ditugu.
  • Euskaraz bizi: eskola-kirola euskaraz da, euskaraz bizitzeko eta gozagarri izateko. Euskara maitatu.
  • Eskola kirol parekidea: Neska-mutilen parte hartzea parekoa izatera iritsi dadin, nesken parte hartzea bereziki bultzatuko dugu.