Category Archives: Kirolak

Eskola kirola: ordutegia 2018/11/17

By | azaroa 14, 2018

Kaixo, familiak: Hemen duzue asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldiaren ordutegia. LH3 eta LH4ko Benjaminek, ekintza berezia izango dute asteburuan. Kasu honetan NATURA JOLASAK izango dira eta ekintza FAMILIARRA izango da, beraz, senitartekoak gonbidatuta zaudete seme-alaba, iloba, biloba edo anai-arrebekin jolasean aritzera. Ez ezazue aukera galdu! Hernaniko AVE MARIA parkean izango da, kiroldegia eta piszina irekien artean dagoen parkean.… Read More »

Eskola Kirola: Ordutegia 2018/11/10

By | azaroa 7, 2018

Kaixo, familiak: Hemen duzue asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldiaren ordutegia. Benjaminek azken errugby saioa izango dute. Adi, saioa Zubipen (Hernaniko futbol zelaian) izango baita eta ez Landaren (Hernaniko errugby zelaia). Alebinek aldiz ohiko jardunaldia izango dute. Kasu honetan adi saskibaloi partida eta esku pilota jardunaldia Astigarragan izango dira, kiroldegian bata eta frontoian bestea. Atletismoa, ohi den moduan, Hernaniko… Read More »

2018-10-22 ESKOLA KIROLEKO ORDUTEGIA

By | urria 24, 2018

Kaixo, familiak: Hemen duzue asteburu honetako eskola kirleko jardunaldiaren ordutegia. Benjamin mailako talde guztiek batera izango dute errugbyko saioa Landaren eta Alebin guztiek berriz, erritmoko saioa izango dute Urnietan buruntzaldea bailarako gainontzeko herrietako eskola kiroleko partaideekin batera. Adi alebinentzat oharrari, Urnietara joateko doako autobusa izango dute eta. Ondo pasa guztiok!