Category Archives: Sailkatu gabea

Eskola kirola: Ordutegia 2019/05/11

By | maiatza 9, 2019

Kaixo, familiak: Hemen duzue maiatzak 11 larunbat honetako eskola kiroleko jardunaldia. Benjamin mailako neska-mutilek triatloia izango dute. Ekintza Hernaniko kiroldegia eta inguruetan burutuko da. Adi ordutegian jarri diren oharrei. Alebinek berriz , ohiko jardunaldia izango dute beraz, bakoitzak aukeratutako kirola izango dute. Besterik gabe, ondo pasa guztiok!

Eskola kirola: Ordutegia 2019/05/04

By | maiatza 2, 2019

Kaixo, familiak: Hemen duzue maiatzak 4 larunbat honetako eskola kiroleko jardunaldia. Benjamin mailako neska-mutilek esku pilota eta pala saioa izango dute Astigarragako frontoian. Alebinek berriz jardunaldi berezia izango dute Lasarten. Natur jarduerari lotua dagoen orientazio saioa izango dute. Dohako autobusa izango dute joan-etorria egiteko. Donostia ibilbideko Ibai-lur jatetxearen aurreko autobus geltokian izango da irteera 11:15ean eta itzulera bertan… Read More »

Eskola kirola: Ordutegia 2019/03/09

By | martxoa 6, 2019

Kaixo, familiak: Hemen duzue 2019/03/09 asteburu honetako eskola kiroleko ordutegia. Benjaminek kirol aldaketa izango dute eta futbol jolasekin hasiko dira. Alebinek ohiko jardunaldia izango dute, beraz bakoitzak aukeran hartu zuen kirolaren jardunaldia izango du. Txirrindularitzakoak asteburu honetan Oreretan izango dute lasterketa. Besterik gabe, ondo pasa guztiok! 

Eskola kirola: ordutegia 2018/11/24

By | azaroa 21, 2018

Kaixo, familiak: Hemen duzue asteburu honetako eskola kiroleko jardunaldiaren ordutegia. LH3 eta LH4ko Benjaminek, ekintza berezia izango dute asteburuan. Kasu honetan NATURA JOLASAK izango dira aurreko astean bezala, baina oraingoan orientazioa lantzeko jolas bat egingo dute. Alebinek berriz oraingoan ohiko jardunaldia izango dute. Besterik gabe, ondo pasa guztiok!