ESKOLA KIROLEAN SEXU ARABERAKO BEREIZKETARI BURUZKO HITZALDIA

Kaixo, familiak:

Eskola kirolean ikasleak sexuaren arabera banatuta egoteak eskolako gurasoengan kezka eragin du. Gaiaren konplexutasuna ikusirik,  hitzaldi bat antolatu dugu kirol aholkularia eta berdintasunean aditua den Ainhoa Azurmendirekin. Hona hemen deialdia:

 

Izenburua: “Eskola kirola eta partaidetza sexuaren arabera”

Helburua: Astigarragako gurasoei eskola kirolean partaidetza bereizia edo mistoa bultzatzeko arrazoiei buruz azalpenak ematea.

Iraupena: ordubete.

Hizkuntza: Euskara.

Hizlaria: Ainhoa Azurmendi (Kirol aholkularia eta berdintasunean aditua).

Data eta ordutegia: Irailaren 20an 18:00etan

Tokia: Eskolako areto nagusia.

 

Zuen parte hartzea espero dugu.