Dantzaz

dantzaz DANTZAZ konpainiak antolatzen duen jarduera honek, ikasle gazteak sentsibilizatzeko
kanpainari garrantzi berezia ematen dio. Horregatik ikasle nahiz irakasleentzat tailer eta ekintza
bereziak proposatzen ditu.

Jarduera 2 zatitan banatzen da: Gorputz tailerra ( ikastetxean saio bat ) eta Emanaldia (Gazteszena-Egia Kultur Etxean ).

Ikastetxeetako emanaldien inguruan egindako lanaren bitartez, etorkizunari begira haurrak dantzarekin harremanetan egotea da asmoa, koreografiaren hizkuntzarekin eta mugimenduaren arteekin, alegia. Horretarako, ildo horri jarraituz, ikastetxean aurretik egindako lana bultzatu nahi da, baita emanaldiaren bukaeran antolatutako solasaldian artistekin parte hartzera ere, haien lana ulertzeko gakoak eta baliabideak emanez.

Helburuak:

– Dantza arte adierazpideetako bat dela jabetzea
– Mugimenduaren hizkuntza ulertzeko gakoak ematea
– Haurrak gertaera artistikoan benetan parte hartzera bultzatzea, publikoa parte aktibo delako ideia zabalduz
– Ikusle jakitun eta sentikor izaten erakustea
– Dantzaz gozatzea

Aurten LH5. mailako ikasleak hartu dute parte.

Informazio gehiago: http://www.dantzaz.net/euskara