Kontzertu pedagogikoak

KONTZERTU PEDAGOGIKOAK

KONTZERTU PEDAGOGIKOAK

Udalaren Musika eta Dantza Eskola duela urte batzuk hasi zen kontzertu pedagogikoak
eskaintzen hiriko eskolei.

– Kontzertu horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen. Lehen Hezkuntzako 1. Eta 2. Zikloetako ikasleak musikarenmundura hurbiltzea , musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.

– Gero, kontzertu bakoitzak bere helburu pedagogiko bereziak ditu.

– “MUSIKA TRESNEN FAMILIAK” – Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat. Tresna-familia hauek ezagutzea: perkusioa, metalezko haize-tresnak eta egurrezkohaize-tresnak. Obrak interpretatzean zer musika tresna erabili diren jakitea.

– “SOINUAREN EZAUGARRIAK” – Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat.Soinuaren ezaugarriak ezagutzea: tinbrea, altuera, intentsitatea eta iraupena. Musikaren osagairik garrantzitsuenak bereiztea: melodia, erritmoa eta harmonia.

– “MUSIKA FORMAK” – Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Hainbat musika forma ezagutzea.Aktiboki eta ulertuz entzuteko gaitasuna lantzea. Ikasleei aukera ematea musikariekin batera obra bat jotzeko.

Eta “Bilin Bolo Zirkoaren” laguntzarekin:

– “EGUN BAT ZIRKOAN” – Lehen Hezkuntzako 1. Mailako ikasleentzat. Zirkoko “Gari, Montxo eta Joselontxo” pailazoek umorez zipriztinduko dute ekitaldia, musika irakasleekin elkar hartuta, ezustekoz, “gag”ez, zirko emanaldiz (bideoa) eta musikaz beteriko ikuskizun bat eskaintzeko. James Curnow-en “Egun bat zirkoan” lanean oinarrituko dira.

Informazio gehiago: http://moodle.donostiaeskola.org/pedagogicos.wp/