IKT heldutasun eredua

Zer da?

Ezagutzaren gizarte berriak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien zabalkuntzak erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza‐premietan, eta aldaketa horrek ondorioak izan behar ditu prestakuntza‐premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza‐prozesuan:   IKTak hezkuntza iraunkorraren giltzarrizko baliabide dira, bai ikasleen, bai irakasleen, bai familien prestakuntzan.

Helburua da, batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakas‐, administrazio‐, informazio‐ eta komunikazio‐prozesuetan erabiltzea sustatuz, eta ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.

Maila ertaina lortu dugu

Maila ertaina: ikasgela digitalizatzea. Ikastetxeak bere azpiegiturak, tresna telematikoak, eta pedagogia‐  eta administrazio‐  baliabideak antolatu ostean, ikasgelan egin behar dira ahalegin guztiak, IKTak erabil daitezen curriculumeko eremu bakoitza lantzeko garaian. Ikasgai bakoitza lantzeko IKTen eta batez ere Interneten erabilpena hedatuko da, eta ikasgelek teknologia‐hornidura iraunkorra izango dute,  egunero erabiltzeko. Horretarako, kalkulatzen da ikastetxeko lanpostuen zerrendako irakasleen %70tik gora erabiltzen dituztela IKTak ikasgelan
(hasierako soslaia) eta gutxienez %50 baliabide telematikoekin eta web 2.0 baliabideekin lanean jarduteko gai direla (soslai ertaina).
Ikasleek eta familiek on line eskura ditzakete ikastetxeko informazio jakin batzuek edota ikasgaiei buruzkoak (esate baterako, ikastetxearen webgunean, taldearen webgunean, buletin elektronikoetan, blogetan eta abarretan begiratuta). Informazioa, funtsean, norabide bakarrekoa da.

Ereduari buruzko informazio guztia

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude