Normalkuntza

EUSKARA NORMALKUNTZA

Euskara ikas hizkuntza izateaz gain,bizi hizkuntza eta beraz harremanetarako hizkuntza naturala bihurtzea da gure helburu nagusia.
Horretarako ikasturtean zehar ikasle eta gurasoei zuzendutako hainbat jarduera antolatzen ditugu.
Batzordea Martutene Astigarragako Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako lau irakasleok osatzen dugu.

PROPOSATZEN DITUGUN JARDUERAK

Jolas gidatuak EUSKARAZ MINTZA proiektua:
Asmo nagusia ikasleek euskaraz normaltasunez egitea da,bitarteko tresna nagusi gisa jolas tradizionalak erabiliz, esamoldeak, soka saltorako kantak, talde jolasetako kantak e.a.

Kantu laguna
Ikasle talde nagusienak aukeratutako kantu bat txikiagoei abestu eta oparitzen diete

Normalkuntza Arantzazuko Ama Ikastola

Mintza laguna
Ikasle talde nagusienak txikiei “Ipuin pertsonalizatu” bat egiten diete.

Jolas laguna
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek dagokien txikien ikastaldeari jolasak irakasten dizkiete.

Antzerkia
Lehen Hezkuntzako 4.mailakoek beste ikasleei antzerki emanaldi bat eskaintzen diete.

Ekintza hauek aurrera eramateko ikastolako talde desberdinak harremanetan jartzen dira eta helburua ikasturtean zehar harreman hori bultzatzea eta estutzea da,nagusienak euskara eredu izanik.

Korrika
Bi urtez behin bai Astigarraga bai Martutenen eskolako Korrika Txikia antolatzen dugu.
2,3,4 eta 5 urtekoentzat ikastolako abestiz osatutako C.D banatzen diegu.

Ipuin eta jolasen ikastaroa gurasoentzat
Sortzen ikasbatuazen laguntzaz gurasoei ikastaroak eskaintzen dizkiegu beraien seme-alabekin euskaraz jolastu eta ipuinak egoki kontatzen erakusteko.

Euskara transmisioa bultzatzeko hitzaldiak
Astigarraga eta Martuteneko Haur Hezkuntzako guraso euskaldun eta erdaldunentzat hizkuntza-jokabideei buruzko hitzaldiak eskeintzen ditugu.

Euskararen eguna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatzen dugu ekintza desberdinak antolatuz.

 

 Normalkuntza Arantzazuko Ama Ikastola

EUSKARA EGUNEAN AMAIA ZUBIRIA ETORRI ZITZAIGUN ETA BERE KONTAKIZUNEKIN ASKO DISFRUTATU GENUEN. GU ERE KANTARI ETA DANTZAN JARTZEA LORTU ZUEN

Normalkuntza Arantzazuko Ama Ikastola

GURE BIKOTEKIDEEKIN OSO GUSTURA ARITU GINEN DANTZAN

Transmizio hitzaldiko zatitxo batzuk eta baita helbide batzuk ere:

WWW.EMANGILTZA.COM
WWW.MARRAZKIAK.ZXQ.COM
http://EUSKARA.BURUNTZALDEA.ORG/EUSKARA/ZURETZAT-BEREZIKI/GURASOAK
WWW.GURASO.COM
WWW.BULARRETIKMINTZORA.ORG/