Yoga

Yogaren paraktikarekin haurrek beren oreka, armonia eta osasunarekin egiten dute topo. Honek onura fisiko, emozional zein mentalak ekar ditzake.

Fisikoki,  bizkarrezurra zuzendu eta indartu, artikulazioak arindu, nerbio sistema orekatu, arnasa ongi hartzea ikastean odolaren oxigenazioa handitu eta  liseriketa, zirkulazio eta endokrino sistemak bizkortzen ditu.

Emozionalki, lasaitasuna, baretasuna, oreka eta ongi egotea ekartzen du.

Mentalki berriz, kontzentrazioa, memoria eta imajinazioa hobetzeaz gain, norberagan konfidantza eta ziurtasuna bultzatzen ditu.

Eskolaz kanpoko ekintza honen helburua, hau guztia lantzea izango da modu dibertigarri eta natural batean.