ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA
KONTZERTU PEDAGOGIKOAK
Donostiako udalaren Musika eta Dantza Eskola duela urte batzuk hasi zen kontzertu pedagogikoak eskaintzen hiriko eskolei.
Kontzertu horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen.
Haur hezkuntzako 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetako ikasleak musikaren mundura hurbiltzea , musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.
Gero, kontzertu bakoitzak bere helburu pedagogiko bereziak ditu.
– “MUSIKA TRESNEN FAMILIAK” – Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat. Tresna-familia hauek ezagutzea: perkusioa, metalezko haize-tresnak eta egurrezkohaize-tresnak. Obrak interpretatzean zer musika tresna erabili diren jakitea.
– “SOINUAREN EZAUGARRIAK” – Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat.Soinuaren ezaugarriak ezagutzea: tinbrea, altuera, intentsitatea eta iraupena. Musikaren osagairik garrantzitsuenak bereiztea: melodia, erritmoa eta harmonia.
– “MUSIKA FORMAK” – Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Hainbat musika forma ezagutzea.Aktiboki eta ulertuz entzuteko gaitasuna lantzea. Ikasleei aukera ematea musikariekin batera obra bat jotzeko.